XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orduko txakurraren izena Kanelo zan, gaztaina kolorekoa haren ulea; guztiz olgetaria zan, mutilekaz jolasean eta igurtzietan ibilteko beti gertu.
Astoak garra-garraka hasten ziranean, ostera, zaunka egiten eutsen.
Basetxeko eta aurreko etxe bietako lagunen adiskidetasunaz ganera, beste ezaupide bat eukan Ikerrek.
Han aldapan goratxuago bizi zan baserritarrak, Ikerri halango amesbidea sortzen eutsan.
Gizon hori morrosko samarra zan, baina txikerra.
Beraz, gizon totolea zan; baina orduan Ikerrek, ume guztiak ohi daben lez, berba batzuk oker esaten ebazan.
Eta horrelan, gizon totoloari